XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parrokoa lotsatu zan pixkat, baiña ez zitun bere eleiztarrak origaitik txartetsi.

Danekin ondo egotearren, ez ekian bere eritzirik agertzen, nai, ta beti betozkoz eta zorrotz, tente egoten ekian gizon lez agertu.

Luzaro egon zan bere illobia arri gaiñean ezelako izen eta agerpen barik, nai ta eleizako beste illobietan ainbat agerraldi erraz igarri ta ikusi.

Oiturea zan arimen egunerako, domu-santuetarako, illobietako izenak eta edergarriak garbitu eta egaletako lizunak kentzea.

Orretan ebillan argiñak tarte baten, bere umore garratzari nasaitasuna emon nai izan eutsan.

Iñori ezer esan barik, Ni pekataria irarri eban ezelako agerkai eta esakera barik ikusi eban illobian, arlosa zabalean, izki eta ezaugarri baldarretan.

Gero kurutze andi bat markatu eta beian, egaltxo baten, borondaterik onenagaz egiñiko izki dotoretan, betiko bakea geitu.

Batzuk destaintzat artu eben, argiñaren akulakeritzat.

Beste batzuk a baiño izen egokiakorik ez egoala arentzat eta euren barrurako ontzat artu eben.

Egon ziran argiñaren egitada ori lotsagabekeri andi bat zala esan ebenak, ez illarentzat, aren gogo ta oroitzarentzat, erri guztiarentzat baiño.

Danak lotsatsearren ipinia zala ta....

Parrokoagindik urten ez ete eban be zirikatu eban norbaitek, baiña ori jakin orduko, beretzat danak bardin zirala ta berari baketan lagateko argi adierazi eban parrokoak.

Beste batzuk... argiña bera ez ete zan azkenengoz Toba'ri errondan ibilten yakona.

Ori aizetu ebenak irugarren senarraren odolkideak ziran, bear ba da Toba'rentzako euki eben oztasunarentzat aitzaki bat billatzeko asmotan.